Informazioa

Jarri gurekin harremanetan. Zure galderei, iruzkin, iradokizunak ahalik eta lasterren erantzungo diegu.

(*) Nahitaez bete beharreko eremuak

2024/25 Aurretiko izen-emateak

Maiatzaren 2tik aurrera izena emateko epea irekiko da ikasle berrientzat, (haurrak eta helduak).

Aurreinskripzioak web-formulario baten bidez egingo dira. Formulario betezeko webguneko  orri nagusitik zein esteka honetatik sartu ahal izango da.

Formularioa 2023ko maiatzaren 2an aktibatuko da

HASTAPENAK (4-6 urte)

Hastapenek Musika Eskolako Ikasketen 1. zikloa hartzen dute eta 4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Klaseak gaztelaniaz eta euskaraz eskeintzen ditugu.

Ordaindu beharreko prezioan saio hauek sartzen dira:

  • 4-5 URTE: Musika Hastapeneko saio bat astean
  • 6 URTE: 2 saio astean, Musika Hastapeneko eta Koral Hastapeneko saio bat. 

MATRIKULA OROKORRA (7 urtetik gorakoak eta helduak)

Aldez aurreko ezagutzarik EZ duten ikasleak

  • 10 urte bitarteko ikasle berriak

2024/12/31an 10 urte edo gutxiago duten eta aldez aurreko ezagutzarik ez duten ikasle berriek aurreinskripzioa maiatzaren 2tik aurrera egin  beharko dute. Instrumentuen esleipena, ikasleen lehentasunak kontuan hartzen dituen zozketa baten bidez egingo da. Ikasleak nahi dituen instrumentu aukeretan eman beharko du izena (beti bat baino gehiago eta mugarik gabe) tresna bakoitzaren lehentasun ordena adieraziz (hainbat tresna marka daitezke lehentasun maila berean). Instrumentu guztiak zenbakitzea gomendatzen da, programa esleipena hobeto egin dezan. Aurretiko izen ematea lehenbailehen egitea gomendatzen da, Maiatzaren 30ean  egingo den zozketan parte hartzeko. Maiatzaren 30etik ekainaren 4ra, esleitutako instrumentuen matrikulak formalizatuko dira.

Zozketen emaitza posta elektronikoz bidaliko da. Datuak Babesteko Legea betetzeko, bidalitako dokumentuan ez da ez izenik ez abizenik agertuko. Horretarako, aldez aurretik kode pertsonal eta besterenezin bat bidaliko da, Eskolako hezkuntza-etapa osorako balio duena.

  • 10 urtetik gorako ikasle berriak eta helduak

Adin horietarako plazak eskainiko zaizkie, zozketarik gabe ekainaren 10ean.

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, esleipen-ordena honako hau izango da: 1-Barañainen erroldatuta daudenak, 2-ikastetxean senideak matrikulatuta izatea, 3. aurreinskripzioaren inskripzio-ordena.

ALDEZ AURREKO EZAGUPENAK dituzten ikasleak

Musikan aldez aurreko ezagupenak dituzten ikasleek MAILAKETA PROBA eskatu beharko dute nahi duten tresnan.

Mailako proben data: 2024ko ekainaren 18a

Data iristear dagoenea, administraziotik bidaliko da posta elektronikoaren bidez ordua eta tokia.

Ordaindu beharreko prezioan astero saio hauek sartzen dira:
  • Espezialitate Instrumentala: Espezialitate Instrumentala: Astean musika-tresna saio bat taldeka (gehienez 3 ikasle) edo ordu erdi banaka, Eskolaren erabakiaren arabera.
  • Aukerako Irakasgai Teorikoa: Musika Hizkuntzako saio bat astean II-5. Maila arte (Irakasgai osagarria)
  • Aukerako irakasgai praktikoak:
    • Haur Abesbatza, Eskolania edo Abesbatzako saio bat astean.
    • Talde instrumentalak: Banda, Orkestra, Konboak, Big Band eta abar. Saio bat astean.